Etxeberrikosta, etxea

Kokapena: Oleta (43.32083, -1.9294)

Dokumentazioa: 1859 Echeverri [1]; 1761 [2]; 1764 La casa de Martiarena; 1782 Martiarena; 1805 Echeverri; 1861 Echeberri; 1862; 1863;  1894.

[1] 1859-01-16: Altzako Arriaga, Echeberri, Echeluce, Peruene eta Sandardegui etxeen kargei buruzko Norteko Trenbidearen enpresako ahaldunak eskatutako ziurtagiria. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa AHPG-GPAH 3/2857, A: 47

[2] 1761-08-12: Transkripzioa: 571 peso eta bi erreal eta erdiko ordainketa-gutuna, eta Agustín de Casares jaunak eta haren emazteak 750 zilar-kobrezko dukat ezartzea Mª Josepha de Casares Martiarena andreari. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, AHPG.GPAH 3/2558, A: 178. Dokumentu honetan esaten digute nola Agustin Casares y Martierena jaunak, Magdalena Arrieta emaztearekin batera, 750 dukat hartu zituzten erroldatuta, % 2an, Josepha Casares y Martierena arreba eta koinatarena, upategi bat egiteko itsas ertzean, Portua izeneko lekuan. (Horiek egin zuten Etxeberri-kosta). Josepha Casaresek eta Martierenak urrezko hagin ospetsua jaso zuten Perutik, Alejo Martierena eta Manuela Campero Valle de Tojo markesen oparia.

Altzako Tokiko Bilduma: Etxeberrikosta

LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.

sortze data: 2016-05-30 / eguneratze data: 2026-03-09