Jose Juanes Etxebeste (Errenteria, 1892-06-03; Altza, 1964-02-08)
Altzako zinegotzi hautetsia 1931 eta 1936 artean. Alkatea 1931. urtean.
Gurasoak Angel Juanes Arburu eta Juliana Echeveste Michelena izan ziren, 1891ko urtarrilaren 15ean Irunen ezkondu zirenak. Jose Juanes Modesta Ibero Arregirekin ezkondu zen lehen aldiz, eta bost seme-alaba izan zituzten: 2 mutil eta 3 neska. Modesta, Jose Juanes kartzelan zegoela hil zen, eta Josefina ahizpa arduratu zen bikotearen bost seme-alabez. Jose Juanes bigarren aldiz ezkondu zen Josefina koinatarekin 1958an.
1934ko erroldan, lanbidez eskribau gisa agertzen da, eta Berran bizi da (Villas San Antonio).
Argia, 1930-09-07: “Sobron ur etxera joan dira Juanes’tar Jose abeslari bikaña eta baita ere Alkiza’tar Luis. Ondo ibili baño ura bearrian ez ardoa eran eta etorri.”[1]
1931ko udal hauteskundeetan, bere barrutian boto gehien izan zituen hautetsia izan zen, 205. Alkate aukeratzen dute, baina dimisioa ematen du osasun arrazoiengatik. Zinegotzi hautetsi izaten jarraitzen du, aldizka, Errepublikaren abagune politikoaren arabera, frankistek Altzan sartu ziren arte, 1936-09-13an.
[1]ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 76) 53 or.