Jose Manuel Beretarbide Aristizabal (Altza, 1898-07-22; Altza, ?)
Sasotegi-txiki (Molinao) etxean bizi zen. Jornalaria.
Altzako zinegotzi hautetsia 1931-1937 urte bitartean, abertzalea. Ebakuazioaren ondoren, Pablo Landa zinegotziarekin batera udal bulegoa ireki zuten Bilbon nazionalak sartu arte, 1937ko ekainean.
Bilboko erretiradaren ondoren atxilotu eta epaitu zuten.[1]
Erreferentziak:
- BERETARBIDE, Joseba Imanol. Eusko Batzokiko lehendakaria. ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 95,97) 74, 77 orr.
- [1] Pares: indultados 1956