Beruete (Nafarroa) herrian jaioa, 1902. urtean. Josefa Artola Lacunza-rekin ezkondua. Herreran bizi zen, Casares-enea etxean. Arotza zen. [1]
Zinegotzi hautetsia (1931-1936). Behin-behineko alkate “Bi urteko erreformistan” 1932-33 urteetan, gobernadore zibilak izendatuta.
Radical Socialista izan zen, Altzako Izquierda Republicanako kidea eta Gipuzkoako Izquierda Republicanako presidenteordea.
Altxamendu frankista gertatu ondoren, Altzako 1. Konpainia Gorriaren teniente izan zen eta, jarraian, Karl Liebknecht batailoian integratu zen, teniente karguarekin, Santanderren errenditu eta preso erori arte. [2]
Espetxeak: [1]
- 1938-03-01 arte, Murgia
- 1938-03-01ettik aurrera, Gasteiz
- 1939-12-21, Donostia
- 1942-04-18, Henares
- 1942-11-22an askatu zuten
Erreferentziak
- AHM: “Altzatarras en el batallón Karl Liebknecht“, in Estibaus bloga (2012-01-20)
- ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 116) 99 or.
- [1] Archivo General de la Administración. Ficha Prisión.
- URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 19, 22, 36, 39, 65, 83, 115, 118, 121, 146 orr.
- “Milicianos del Batallón Karl Liebknecht A-L“, in lasmerindadesenlamemoria blog (2010-06-12)