Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita, Hernaniko Latxe-Zar baserrian jaio zen 1860ko abuztuaren 14n eta Altzako Gazteluene baserrian hil zen, 1936ko ekainaren 3an, 76 urte zituela.
Hirurogei urte zituela. lanerako balio ez eta bere anaiarekin Juan Marirekin Altzako Arriaga baserrira etorri zen bizitzera. Ondoren, Gazteluene baserrira pasa zen bizitzera, bere arreba txikienarekin, Isabel, Gazteluenera ezkondua, eta han eman zituen bere bizitzako azken hamabost urte.
Erreferentziak
- ZAVALA, Antonio. Txirrita (bizitza eta bertsoak). Auspoa Sail Nagusia, Euskaltzaindia, 1992
- ZAVALA, Antonio. Txirrita (bizitza eta bat-bateko bertsoak). Auspoa Liburutegia, (18-19), 1962
- José Manuel Lujanbio Retegi Ref. Auñamendi Eusko Entziklopedia
- “Txirrita joan zaigu” In: estibaus.info (2011-06-09)
- LANDA, Iñigo: “Duela 80 urte: Txirrita!“. In Estibaus bloga (2016-06-01)
- ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 55) 32 or.