Kategoriaren artxiboa: Administrazioa

Iriarte Aguirre, Juan

(1933. urtea)

Beruete (Nafarroa) herrian jaioa, 1902. urtean. Josefa Artola Lacunza-rekin ezkondua. Herreran bizi zen, Casares-enea etxean. Arotza zen. [1]

Zinegotzi hautetsia (1931-1936). Behin-behineko alkate “Bi urteko erreformistan” 1932-33 urteetan, gobernadore zibilak izendatuta.

Radical Socialista izan zen, Altzako Izquierda Republicanako kidea eta Gipuzkoako Izquierda Republicanako presidenteordea.

Altxamendu frankista gertatu ondoren, Altzako 1. Konpainia Gorriaren teniente izan zen eta, jarraian, Karl Liebknecht batailoian integratu zen, teniente karguarekin, Santanderren errenditu eta preso erori arte. [2]

Espetxeak: [1]

  • 1938-03-01 arte, Murgia
  • 1938-03-01ettik aurrera, Gasteiz
  • 1939-12-21, Donostia
  • 1942-04-18, Henares
  • 1942-11-22an askatu zuten

Erreferentziak

sortze data: 2012-11-09 / eguneratze data: 2021-04-21

ZUBIETA

 

sortze data: 2012-11-04 / eguneratze data: 2012-11-04

IGELDO

 

sortze data: 2012-10-17 / eguneratze data: 2012-10-27

MUGEN GATAZKA

 

sortze data: 2012-10-08 / eguneratze data: 2012-11-06

Kontzeju

Eduki hau ez dago euskaraz

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2016-05-30

VARGAS PONCE

 

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2012-12-03

PASAIA. Udala

 

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2012-11-04

ANEXIOA

 

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2012-11-06

Bigarren Errepublika

Bibliografia:

sortze data: 2012-10-04 / eguneratze data: 2019-10-09

LARRATXOENEA

 

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2012-11-29

Espartxo baserria

Espartxo Ametzagainaren hego magalean dago, Urumea ibaiaren eskuineko ertzean, Ubarako bidearen eta zubiaren ondoan. Historian zehar Altzaren mugapean egon da eta bere ondoan Altza eta Donostiaren arteko 4. mugarria aurkitzen da.Dokumentuetan aurkitzen dugun etxe honen lehen aipamena  1719. urtekoa da, Berwickeko dukearen setioaren ondorioz kaltetutako jabetzen zerrendan, eta bertan Vicenta Pasola ageri da etxeko jabe gisa.

Urte batzuk beranduago, 1736. urtean, Gipuzkoako Agiritegi  Orokorrean dagoen dokumentu batean aurkituko dugu Espartxo, oraingoan Miguel de Arrago eta Jose de Gaiztarroren arteko auzi batean, baserriaren banaketa zela eta.

Data horietatik aurrera, Espartxo Altzako etxe zerrenda guztietan agertuko da,  -San Martzialen eliztarrak, Urumeako zilegi mendien etekinen banaketa, izendegietan…- , gaur egun arte.

Dokumentuetan jasotzen den etxearen izena “Esparcho” izaten da, batzuetan “Esparchu” bezala ere idatzi da eta behin bakarrik “Esparta”. Ez dakigu izena nondik datorren.

Etxaurrean figura nabarmen bat dago, armarri moduan kokaturik, atentzioa deitzen duena. Felix Elejaldek dio san Kristobal irudikatzen duela eta Txomin auzoan bizi izan zen Jose Lopetegi eskultoreak egina dela, baina, Lopetegi 1896. urtean jaio zenez eta 1912. urtea (Espartxoko zubiaren eraikuntzaren data) baino lehenagoko argazki batean figura bertan ikusten denez, zalantzan jarri behar da baieztapen hori eta bai irudiaren jatorria eta baita zer irudikatzen duen ere ezezaguna izaten jarraitzen du.

Gorago aipatu den bezala, Altza eta Donostiaren arteko laugarren mugarria etxe ondoan kokatuta dago. Mugaketa hori, orain arte egin den azkena, 1939. urtekoa da, baina, dagoeneko 1818. urtean, Altzak Diputazioaren aurrean independentzia eskatzeko idatzitako eskabidean Espartxo aipatu zuen bere lurraldearen mugetako bat bezala.

Espartxo, bestalde, ontziraleku txiki bat zeukan, beste gauzen artean ibaiertzaren alde batetik bestera igarotzea erraztuko lukeena, zubia eraiki arte. Zubia 1912ko irailaren 15ean zabaldu zen, Mesedetako Amaren Erietxearekin batera eta honi zerbitzua emateko.

2010. urtean Donostiako Udalak ordura arte Plan Orokorrean zeukan babesa kendu zion Espartxori.

Erreferentziak:

Iturria: Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboa, Moreno, 2511/18, 1320 eta segidako folioak

Espartxo Altzako Tokiko Bilduman

Espartxo Estibaus blogean.

Espartxo Behin batean Loiolan liburuan:

IX. Casas, caseríos y palacios

ESPARTXO. Caserío convertido en casa de vecindad. En el “antiguo límite” con Altza. Es uno de los que solicitó pertenecer a la parroquia de Sagrado Corazón. Tuvo un conocido puerto fluvial.

X. Txomin-Enea, honen ingurunea eta bertako biztanleak

“Erdialde gainean dorrea eta kantoian armarria dituela ageri da aspaldiko argazkietan Txomin-txiki. Zenbait erliebe han daude Gil-enean, eta San Kristobalen ezkutu ederra Espartxo etxean: Joxe Lopetegi irudigilearen lanak, batak eta bestea.”

“Joxe Lopetegi irudigilearen odolekoak izan ziren gogoratzen diren Espartxo baserriko biztanle aspaldikoenak. Esan bezala, etxe horretan zegoen San Kristobalen ezkutu bikaina. Hona izenda daitezkeen beste zenbait etxe: Olazaldegi baserria, RENFE tunelaren ondokoa: Bideondo, Hipikan dagoena: Kapoene (etxeberriaterrena, Hipika egin behar zela eta, bidegabekeriaz jabegoa kendu izan zitzaien haiena), Antzieta, Bernartegi, Kristobaldegi-txiki, Uba, Ubagoia (Urkizutarren etxea), Ubegi (Garmendiatarrena), Laskinene (ganaduzale onen etxea), Plazentzi (Ibarburutarrena).”

“Ezinbestez, sagardotegi eta tabernak gogoan jasotzekoak dira: Oiartzabal-darrek zuten Espartxo-ene sagardotegia: Antzietan, Etxeberriatarrak… “Bar Joxe Mari”, Paskoaldegi-berrian kokatua: “Bar de el medio”, Gonzalezena. Honen alaba Marisol, irrati-telebistan, izen zabaleko esataria izan zen. “Bar Shanti”, Benta-berrin zegoena: “Beste aldekoa”,ostera, bere garaian, tea egin eta saltzen zuen.”

Espartxo zubia

Zubi hau joan den mendearen hasieran eraiki zen Espartxo izeneko baserri eta portuaren ondoan kokatutako ibi batean. Ibia Donostiako Loiola eta Egia barrutien eta Altza herriaren ertzean edo mugan zegoen; Altzak adibidez, mugartea beti mugarrituta izan zuen eta Espartxo Baserriaren ondoan zuen muga (baserri hau Altzakoa izan zen beti). 1934an (Altzako hiribildua hiriari anexionatuta geratu zen urtean) (sic), udal-mugarteen mugaketa egin zen eta, testigantza bidez jasota geratu zenaren arabera, zubi honen eskuineko estriboan udal-mugarteen mugaren 2 zenbakiko mugarria kokatuta zegoen. Zubi honi “Espartxoko Zubia” deitu izan diote beti inguruko baserritar guztiek. “Txomineko Zubia” izena ere erabili ohi da, hiri-inguruneko pertsonek batez ere. Izen horiez gain, “Kuartelatzeko Zubia” eta “Puente de la Casera” izenak ere erabiltzen dira. Azken hau oso ezaguna da eta gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean erabiltzen da bereziki.

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.

TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 63-84 orr.

La odisea del mojón: http://www.diariovasco.com/20080504/san-sebastian/odisea-mojon-20080504.html

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2016-06-09

Udaletxea, Kontzeju etxea

Kokapena

Altzagaina

Deskribapena

“El Ayuntamiento. Se trata de un modelo típico de casa consistorial, aunque de claro carácter rural. Es un edificio de planta rectangular y cubierta a tres aguas formando frontón en la fachada principal. Consta de planta baja, primera y desván. El aparejo es de sillería en cercos de los vanos, platabandas y frente de la testa. El resto es de mampostería enlucida. La fachada principal está situada en el lado más corto y orientada al sur, es de composición simétrica y tiene los vanos con enmarques de sillar. En la planta baja se abren tres accesos adintelados, encima un balcón corrido con ménsulas y barandilla de hierro. En el desván y flanqueado por dos ventanas, se abre un balcón sin vuelo sobre imposta. En la esquina hay un cortavientos que en su parte alta, en un pequeño sillar, tiene un reloj de sol situado en una pendiente. La fachada posterior está asegurada con cuatro contrafuertes escalonados.”[1]

Barrualdean udaletxeko osoko bilkuren aretoko jatorrizko altzariak gordetzen dira. 1999. urtean Herripe auzo elkarteak aulkiak, mahaia eta armairua eraberritu zituen [2], eta 2021ean Ekialdeko Barrutiaren ekimenez eraberritu gabe geratu zen zinegotzien eserleku luzea konpondu zen.

Kanpoaldean, ezker aldeko izkinan, bi eguzki-erloju daude.

Kanpoaldean ere, 2009. urtean udaletxearen etxaurrea txukuntzen ari zirela “Plaza de San Marcial – Villa de Alza” esaten zuen plakaren azpian, “Plaza del Concejo” jartzen zuen beste bat aurkitu zuten. Biak kendu zituzten eta orain ez dago ezer.

Kronologia

  • 1390: Altzatar talde bat Estibaus izeneko zelaian bildu ziren San Martzial eliza eraikitzeko. (Estibaus oinetxea gaur egun Elizalde izenarekin ezagutzen da eta Altzagainan dago, elizaren aurrean, bolatokiaren ondoan)
  • Mende horretatik eta udaletxea eraiki bitartean, kontzejuaren bilerak elizaren kanposantuan egingo dira.
  • 1552: “los homes hijosdalgo e vezinos  de la tierra de Alça, vezindad e jurisdicion de la villa de San Sebastian, que estamos aiuntados en nuestro conçejo e aiuntamiento en el cimenterio de la Iglessia de señor San Marçal de la dicha tierra, segun que lo avemos de husso e costumbre de nos ayuntar”
  • 1764: “Casa Concegil”
  • 1844: “Casa Consistorial de la Población de Alza”
  • 1889: Egungo udaletxea

Erreferentziak

  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza” In: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.
  • [1] HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 42-43 orr.
  • [2]HERRIPE: “Recuperación del patrimonio de Altza” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 207-212 orr. Honekin lotura ARRIETA, Elena: Un ejemplo de recuperación del patrimonio, in: Estibaus 1999 (15)
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, in: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • AGUIRRE SORONDO, Antxon: “La casa concejil de Altza”, in: Hautsa Kenduz V (1999), 71-75 orr.

Babes erregimena: D

sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2024-06-29

Errenteria

 

sortze data: 2012-05-10 / eguneratze data: 2015-06-24

Astigarraga

 

sortze data: 2012-05-10 / eguneratze data: 2015-06-24

Pasaia

 

sortze data: 2012-05-10 / eguneratze data: 2015-06-24

Donostia

 

sortze data: 2012-05-10 / eguneratze data: 2015-06-24

Altza Hiria

 

sortze data: 2012-05-03 / eguneratze data: 2015-06-24

Barrutia

 

sortze data: 2012-02-12 / eguneratze data: 2012-11-04