BARONA (5G, hondatua)
Dokumentazioa: 1703 Badona; 1719 Badona; 1764 Badona; 1782; 1805 Baduna; 1861; 1862; 1863 Barrona; 1894.
LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 95 or.
Jose Antonio Lizaso Echeverriari buruzko kontsulta:
Barona baserriaren aipamenik zaharrena 1703. urtekoa da, San Martzial parrokiko Errosarioko kofradiaren etxe zerrendan.
Argazkiak: 1987. urtekoak, altza.infon.
Jose Antonio Lizaso Echeverriaren gurasoak Jose Manuel Lizaso Elizondo, oiartzuarra, eta Josefa Antonia Echeverria Arruabarrena (ez da agertzen, hortaz, gerta daiteke gipuzkoarra ez izatea, nafarra edo). Gurasoak 1851. urtean ezkondu ziren, Oiartzunen. Hortaz, ezkondu ondoren etorri zen Altzara. Sei seme-alaba izan zituzten, denak Altzan bataiatuak. Horien artean Jose Antonio dago, 1870-12-27an batailatua.
Jose Antonio Maria Josefa Aranguren Arreguirekin ezkondu zen, 1899-11-15, Donostiako Santa Maria elizan. Honek adierazten du Altzatik Donostiara joan zela bizitzera.
Uste hori indartzen da Altzako 1894. urteko errolda kontsultatuta: Barona baserrian hiru Lizaso Echeverria bizi dira (beste bat Benta-berri etxean), eta horien artean Jose Antonio ez dago.