Konformatutako kobre-xaflaz eraikitako pertza. Trinkotasun gehiago emateko (kobrea biguna da) bere inguru guztian berrondatuta dago eta goiko ertzean erremate bat berringuratuta dauka.
Bi orejeta errematxatutakoek lotzen duten burdina-alanbrez egindako eskuleku bat.
Sukaldean elikagaiak egosteko(eltzekariak, egoskariak, haragiak… ), pertz zaharra da zintzilikatuta edo hiruoinekoaren gainean jartzeko.
Badakigu kobrezko kazola, ontzia, burruntzalien eta abar… ekartzen zuen arriskua; kuprits agerpenarekin ikaragarri toxikoa zelako eta heriotza asko eragin zituelako. Kolore berdexka edo urdinezkoa kobrezko azetato bat da, eta bere sorrera garbiketa gaizki egina baten ondorioa da.
Neurriak: 25 x 18,5 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1920 ±