KIRTENDUN ELTZEA


Labean esmalteztaturiko xaflaz egindako eltze hau grisa da barrutik, kanpoaldea eta kirtena, berriz, gorri ilunez margotuak daude.

Kirtenean zulagailuz egindako zulo bat dauka, zintzilikatu ahal izateko.

Ontziak edukia zerbitzatzeko isurbidea dauka. Konformazio, soldatze eta izurketaz berringuratuta egina dago.

Eltzeak, lehen, sukaldeko hormetan jarrita zeuden kako batzuetatik zintzilikatzen ziren. Horrexegatik dauka aipatutako zuloa.

Enpresaren logotipoa dauka margotua (adarzabala), eta itsatsita daukan paperezko etiketa batean hau irakur daiteke: “EGSA. CLASE SELECTA” logotipoarekin batera.

Neurriak: 26,5 x 7 x 12,5 zm

Marka: Esmaltería Guipuzcoana S. A. (EGSA) Errentería

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27