Aurkezpena

Ganbara industrian sortuak izan diren aspaldiko etxeko tresnen bilduma bat da.

Gure etxeetako bizitzaren erosotasunean bizi izatearen poderioz estimatzen ez ditugun gauzekin inguratuta gaude. Etxetresna elektriko handi eta txikiak, irudiko eta soinuko ekipamenduak, ikasketako metodoak, laneko eta komunikazioko baliabideak, haurren jokoak etab… gurekin elkarrekin bizi dira eta nola izango litzatekeen gure bizitza gauza guzti horiek gabe. Hala ere gauza hauek guztiak ez ziren agertu bat- batean, baizik eta bilakaera iraunkorreko produktua izango dira.

Ganbara bildumak erakutsi nahi du gutxienez Altzako etxeetan eta bere ingurunean zein bilakaera izan duten baina baita ere industriak gure bizitzetan egiten duen paper garrantzitsua nabarmenduz. Ganbara bidez XX. mendean zeharreko etxeetan egon diren objektu diseinuen bilakaera ikus dezakegu. Erakusketa birtual honek Ganbara bildumako eta Altzako Historia Mintegiaren jabetzan erabilitako objektuen fabrikazioan egin diren ezaugarri nagusiak jasotzen ditu.