Hautsean datozen zenbait produkturentzako hautseztagailu hau da. Ureazko erretxinaz (bakelita) egina dago. Bi atal zilindriko barne-hutsak ditu, haien artean haria emanda daudenak. Horietako batek bost zulo ditu eta bertatik hautseztatzen da edukia.
Hautsean datorren edozein produktu hautsezta dezakeen arren (gatz xehea, ziapea, eta abar) gozogintzan erabiltzen da batez ere, kanela, kakao hautsa, azukre hautsa, eta abar hautseztatzeko.
Moldean hauxe darama idatzita: O.P. Patentado.
Neurriak: 2,5 x 17 zm
Marka: O.P
Fabrikatze urtea: 1940 ±
INBUTUA | POTEA | POTEA | BOLA | KIRTENDUN ELTZEA | ESNE PITXERRA | KOBREZKO PERTZA | MARMITA | LAPIKOA | HAUTSEZTAGAILUA | ARRAUTZONTZIA | KAFEGAILUA | BEIRA BERDEZKO PITXERRA | “ITURRI-GORRI” SIFOIA | GARAGARDO BOTILA | GENEVA BUZTIN-BOTILA | SIFOIA | SAGARDO BOTILA | BASO-JOKOA