GARAGARDO BOTILA


Beirazko botila hau zilindrikoa da, alanbrezko ohiko itxigailua du eta portzelanazko tapoian gomazko zirrindola dauka. Laukizuzena den etiketa zuria dauka margotuta. Bertan, CERVEZA EL LEON Juan y Teodoro Kutz S.A. SAN SEBASTIÁN dago idatzita, eta enpresaren logotipoa ageri da. Atzeko aldean Europan lortutako nazioarteko sariak agertzen dira: urrezko 43 domina eta zilarrezko 11, eta zein hiritan lortu ziren.

Ontzi tamaina hau familiarentzako edari eta freskagarrietan erabili ohi zen. Kasu honetan marroia da, garagardoa hobeto kontserbatzearren. Itzultzekoa zen, botilak ez baitziren botatzen. Tapoi mota hau gaur egun debekatuta dago, osasun arrazoiak direla eta.

Neurriak: 6,5 x 17 zm

Marka: Cervezas El León. Juan y Teodoro Kutz. Donostia

Fabrikatze urtea: 1960 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27