BEIRA BERDEZKO PITXERRA


Pitxer hau, berde bizi-biziz koloreztaturiko beiraz egina dago, 50etako gustuei zegokien bezala.

Isurialde handia dauka, likidoa pasatu ahal izateko eta solidoak barruan geldiarazteko. Beraz, sangria zerbitzatzeko ezin hobea da pitxer hau.

Pitxer honen estetika garai hartakoa da guztiz.

Argi dagoena da pitxer gisa duen zereginaz gain apaingarria ere badela.

Neurriak: 13,5 x 23 zm

Marka: Ez dauka markarik

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27