SAGARDO BOTILA


Beirazko botila berdexka hau sagardoa botilan eramateko erabili zen 1930 eta 1940etan.

Litro bateko botila hauek berrerabilgarriak ziren (garai hartako botila guztiak bezala).

Fabrikatzaile desberdinek egiten zituzten botila hauek eta bertan beraien marka agertzen da soilik, ez sagardoarena.

Hauxe dauka erliebean idatzita: Botella especial para sidra FP. Marca Registrada. San Sebastián.

Neurriak: 9 x 32 zm

Marka: FP

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27