MARMITA


Litro ta erdiko marmita txiki hau aluminioz egina dago. Alanbrezko heldulekua dauka eta marmitaren ahoan ahokatzen den estalki bat dauka aluminiozkoa ere dena. Estalkia gal ez dadin katetxo batez lotuta dago gorputz nagusiari.

Heldulekuan egurrezko pieza bat dauka, marmita garraiatzeko heltzen den tokian.

Bere edukiera 1,5 litrokoa da eta garbi dago familia batek erabiltzeko marmita bat dela (etxe baterako).

Neurriak: 11 x 19 zm

Marka: Ez dauka markarik

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27