Ganbara Bilduma
Artxiboak: Sukaldeko tresnak
SUKALDEKO TRESNAK
ESKUZKO IRABIAGAILUA | OGI TXIGORGAILUA | KAFE TXIGORGAILUA | LATA-IREKIGAILUA | EHOGAILUA | OGI BIRRINGAILUA | MOTRAILUA | PATATEN AZAL-KENTZEKOA | HARAGIA XEHATZEKOA | PUREGAILUA | KAFE-ERROTA | ZUKU-MAKINA | ZUKUGAILUA | “LIMONA” ZUKUGAILUA | TXIMELETA-MOTAKO LATA-IREKITZEKOA | FIDEOAK EGITEKO … [Gehiago irakurri…]
ESKUZKO IRABIAGAILUA
Irabiagailu zaharra dugu honakoa. Duen biraderari eraginez koroa gisa zulatuta dagoen disko bat birarazten da. Horren eraginez, bi palak bueltaka hasten dira, disko horri bat eginda dauzkaten hortzei esker. Alanbrez eta burdinazko txapaz dago egina, dena estanpatua, tolestua eta josia. … [Gehiago irakurri…]
OGI TXIGORGAILUA
Ogi txigorgailu hau bi aldeetatik irekitzen da ogia sartzeko. Ogia alde batetik txigortzen du, binaka jarrita. Kromatutako txapaz egina dago, eta piezak erlaitzez eta mihi tolestuez lotuta daude. Oso estetika zaindua dauka. Txigorgailu honen desabantaila da ogia alde batetik txigortzen … [Gehiago irakurri…]
KAFE TXIGORGAILUA
Kono-enbor formako ontzi itxia da, ardatza bati lotuta biradera dauka eta honi eraginez txigortzen ari den kafea mugiarazten duen pala birarazten da. Ontzi honek kafea sartzeko zuloa dauka goian, estalkia daukana. Biraderaren eskulekua tornatutako egurrez egina dago. Ez du inolako … [Gehiago irakurri…]
LATA-IREKIGAILUA
Lata irekitzeko tresna bat da eta funtzionamendua erreza du. Urkilaren alde zorrotza latan sartzen da eta beste muturraren laguntzarekin ebakitzen jarraitzen du. Xafla estanpatu eta nikeleztatuaz egina. Latak irekitzeko sistema zaharra da eta lata irekitzerakoan puntaz betetako ebakidura uzten ditu. … [Gehiago irakurri…]
EHOGAILUA
Ziape ehogailu honek aluminiozko bi gorputz zilindriko ditu, bata bestearen barruan sartzen dira baioneta sistema batez. Goiko gorputzean ehogailua kokatzen da ohiko sistemaz eragiten dena, hau da, eskulekua duen biradera batekin. Behe aldean jasotzen da ehotutako ziapea. Bere Barnean “Ein … [Gehiago irakurri…]
OGI BIRRINGAILUA
Bi zati nagusik osatzen du gorputza: errotarria edo birrintzen duen gailua eta birrindu beharreko ogia sartzen den ontzia. Gorputza mahai taula bati itsasten zaio, estutzeko gailu baten bidez. Errotarria xafla zilindrikoa da. Alde batean ogia birrintzeko hortzak estanpatuta dauzka. Ogia … [Gehiago irakurri…]
MOTRAILUA
Letoizko motrailua da, birringailua material berean egina daukana. Kono-enbor forma ezagunekoa da eta kanpoaldetik ez dauka irteten den apaingarririk. Apaingarriei dagokienez oso sinplea da, inguruan dituen 4 marra bakarrik ditu apaingarri gisa. Motrailua espeziak, baratxuriak, perrexila, haziak eta abar birrintzeko … [Gehiago irakurri…]
PATATEN AZAL-KENTZEKOA
Tresna konplexu honek makina mekaniko baten oinarriak erabiltzen ditu, tornu horizontalarenak, hain zuzen. Horrela, ahoa pataten gainetik pasa ahala (aipatu makinaren moduan) zuritu egiten ditu. Automatikoki egokitzen zaio pataten formari. Xafla estanpatu eta soldatuaz egina dago, gainetik margotua. Mahai batean … [Gehiago irakurri…]
HARAGIA XEHATZEKOA
Haragia txikitzeko aparatuko modelo oso ezaguna da. Bere barnean haragia birrintzeko burdinurtuko mekanismo batez osatuta dago eta biradera baten bitartez eragiten dena haragia birrintzeko. Mekanismoa bereziki osatuta dago goiko ahoagatik, birrintzen duten bizar-xafla batzuetaraino, sartu diren haragi zatiak garraiatzen dituen … [Gehiago irakurri…]
PUREGAILUA
Bi zati ditu: Eltze kirtendun baten itxurako ontzia, toki guztietatik zulatuta eta lapiko baten gainean eutsi ahal izateko forma daukana. Heldulekua biraraziz eta estutuz, ontziaren barruan dagoena zapaltzen da. Bi zatiak xafla zinkatuaz eginda daude. Gaur egun oraindik erabiltzen den … [Gehiago irakurri…]
KAFE-ERROTA
Karkaxa eta zureko tiradera bernizatutako ehogailu tradizionala da. Sistema erregulagarri bat dauka molineraren tamaina kontrolatzeko eta goiko aldean daukan torlojuari bira emateko. 50 hamarkadan kafe-errota etxe guztietan aurkitzen ziren. ELMA markak ia sukalde guztietan erabiltzen ziren aparatu ez-elektrikoko merkatua bereganatu … [Gehiago irakurri…]
ZUKU-MAKINA
Ontzi itxi bat dauka irekitzen den estalki garden batekin. Bertan sartzen da zukutu beharreko fruta. Hondoan metalezko disko bat dauka eta biraka hasten da aparailua martxan jartzen denean. Estalkian dagoen zulotik fruta pieza bat sartzen da eta disko baten kontra … [Gehiago irakurri…]
ZUKUGAILUA
Burruntzali itxurako ontzi zilindrikoa da, kirtenduna eta barnean kisketa txinatar bat daukana. Desmuntagarria da eta bere barnean elikagaiak zukutzeko jartzen dira. Pieza zirkularra prentsa egiten du eta indarrarekin beso artikulatuan estutzen da. Kisketa txinatarra ez-ezik, injektatutako aluminioan eraikita dago. Gaur … [Gehiago irakurri…]
“LIMONA” ZUKUGAILUA
Laranja- eta limoi-zukugailu bat da. Aluminio injektatuzko bi piezek osatzen dute eta ardatz egiten duen kabila batek lotzen ditu. Honela bi erdiak, bata eme bestea ar, aurrez aurre daude eta bien artean zukua egiten dute. Bi erdietako batek zukua jasotzeko … [Gehiago irakurri…]
TXIMELETA-MOTAKO LATA-IREKITZEKOA
Lataren ertza gurpil horzdunak inguratzen du hortza estalkian sartzen den bitartean. Gurpilari tximeleta batek eragiten dio eta horrela lataren inguruan lata-irekitzekoa mugitzen da, irekitzen duen hortza aurrera doan heinean. Xafla estanpatu nikeleztatuan egina Lata-irekitzeko hauek oso erosoak gertatzen dira erabiltzeko … [Gehiago irakurri…]
FIDEOAK EGITEKO TRESNA
Injektatutako aluminio zilindro batean eta biradera batek prentsa gisa eragindako torloju baten bidez bera barruan jokatzen duen enboloan datzan aparatua da. Pasta barnean uzten da eta fideoen forman ateratzen da tapa aldagarrien bidez aterata. Berokuntza elektrikoa du pasta hotz ez … [Gehiago irakurri…]
TXURRO-MAKINA
Latorriz egindako betiko txurro makina bat da. Egurrezko pistoia dauka, tornuan landutako pagoz egina. Ohiko forma zilindrikoa du, estalki hariztatua. Bertan txurroaren profila dago trokelatuta. Zilindroaren gorputzaren erdian euskarriak eztainuz josita daude. Hauek ere latorrizkoak dira. Euskarri hautatik heltzen da … [Gehiago irakurri…]
MAIONESA MAKINA
Bi atalez osatua dago: Plastiko gardenez egindako ontzia: Bertan arrautzak jartzen dira arrautzak olioa maionesa prestatzeko. Estalkia: Honen barruan maionesa irabiatzen duten palak birarazteko mekanismoa aukitzen da, eta olioa isurtzen duen dosifikatzailea. Bakelitez (erretxina fenolikoa) egina dago eta palak xafla … [Gehiago irakurri…]
JOGURT-ONTZIA
Jogurt-ontzi izenaz ezagutzen da tresna da. Jogurtak etxean egiteko erabiltzen da. Material termoplastikoz egina, estalkia duten beirazko 6 ontzi ditu barruan. Erresistentzia bat dauka barruan, ontzi osoa bero ahal izateko. 6 jogurt egiteko behi esne litro bat jarri behar zen … [Gehiago irakurri…]