Arrautzontzi hau oso-osorik burdinazko alanbrez egina dago.
Ez dauka batere soldadurarik. Bere egitura osatzen duten alanbre lodiak (antzagatik “paraleloak” eta “meridianoak” izango liratekeenak) alanbre finez lotuta edo “josita” daude gurutzatzen diren puntuetan.
Arrautzontzi hauek arrautzak oilategian biltzeko, azokara eramateko edota etxean freskuran gordetzeko erabiltzen ziren.
Ikus daitekeen bezala, hainbat dozena hartzen ditu arrautzontzi honek.
Neurriak: 20 x 32 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1950 ±
INBUTUA | POTEA | POTEA | BOLA | KIRTENDUN ELTZEA | ESNE PITXERRA | KOBREZKO PERTZA | MARMITA | LAPIKOA | HAUTSEZTAGAILUA | ARRAUTZONTZIA | KAFEGAILUA | BEIRA BERDEZKO PITXERRA | “ITURRI-GORRI” SIFOIA | GARAGARDO BOTILA | GENEVA BUZTIN-BOTILA | SIFOIA | SAGARDO BOTILA | BASO-JOKOA