Kafegailu hau letoiz egina dago, nikeleztatua. Kono-enbor formakoa da eta estalkia dauka, irekitzeko heldulekua daukana. Kafea zerbitzatzeko kainua dauka eta material bereko eskulekua, heldu ahal izateko.
Estanpatuz eta soldatuz egina dago, ondoren nikel matez estalita.
Kafegailu hau ez dago kafea egiteko pentsatua, zerbitzatzeko baizik. Kafea txikoria edo maltarekin lapikoan egiten zen garai haietarako oso egokia.
Objektu ederra da, oso estetika bitxikoa.
Neurriak: 11 x 14 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1950 ±
INBUTUA | POTEA | POTEA | BOLA | KIRTENDUN ELTZEA | ESNE PITXERRA | KOBREZKO PERTZA | MARMITA | LAPIKOA | HAUTSEZTAGAILUA | ARRAUTZONTZIA | KAFEGAILUA | BEIRA BERDEZKO PITXERRA | “ITURRI-GORRI” SIFOIA | GARAGARDO BOTILA | GENEVA BUZTIN-BOTILA | SIFOIA | SAGARDO BOTILA | BASO-JOKOA