Artxiboak: Etxeko hornidura

ETXEKO HORNIDURA

INBUTUA | POTEA | POTEA | BOLA | KIRTENDUN ELTZEA | ESNE PITXERRA | KOBREZKO PERTZA | MARMITA | LAPIKOA | HAUTSEZTAGAILUA | ARRAUTZONTZIA | KAFEGAILUA | BEIRA BERDEZKO PITXERRA | “ITURRI-GORRI” SIFOIA | GARAGARDO BOTILA | GENEVA BUZTIN-BOTILA | … [Gehiago irakurri…]

INBUTUA

Burni xaflazko inbutu bat da, labean esmaltatutakoa, kolore gris-perlaz margotutakoa eta kolore urdinez ertzaz betetzen da. Luzetarako horkatze bat du muturrean airearen irteera errazteko botila gainezka ez egiteko betetzen ari denean. Eusteko eta zinzilikatzeko eskulekua dauka. Konformazioaren bidez eginda dago, … [Gehiago irakurri…]

POTEA

Burni xaflazko pote bat da, labean esmaltatutakoa, kolore gris-perlaz margotutakoa eta kolore urdinezko ertzaz betetzen da. Eusteko eta zintzilikatzeko eskulekua dauka. Konformazioaren bidez margotutako dago. Sodatuta eta izurketaz berringuratuta. Enpresaren logotipoa (adarzabal bat) margotuta dago. Itsatsitako paperezko etiketa batean hau … [Gehiago irakurri…]

POTEA

Burni xaflazko pote bat da, labean esmaltatutakoa, kolore gris-perlaz margotutakoa eta kolore urdinezko ertzaz betetzen da. Eusteko eta zintzilikatzeko eskulekua dauka. Konformazioaren bidez margotutako dago. Soldatuta eta izurketaz berringuratuta. Enpresaren logotipoa (adarzabal bat) margotuta dago. Itsatsitako paperezko etiketa batean hau … [Gehiago irakurri…]

BOLA

Labean esmaltatutakoa katilu bat da kolore zuriz margotutakoa eta kolore gorri ilunez ertzaz betetzen dena. Konformazioaren bidez eginda dago eta izurketaz berringuratuta. Gosarietan eta antzeko momentuetan erabiltzen zen. Oso praktikoa zen, apurtzen ez zelako. Enpresaren logotipoa (adarzabal bat) margotuta dago … [Gehiago irakurri…]

KIRTENDUN ELTZEA

Labean esmalteztaturiko xaflaz egindako eltze hau grisa da barrutik, kanpoaldea eta kirtena, berriz, gorri ilunez margotuak daude. Kirtenean zulagailuz egindako zulo bat dauka, zintzilikatu ahal izateko. Ontziak edukia zerbitzatzeko isurbidea dauka. Konformazio, soldatze eta izurketaz berringuratuta egina dago. Eltzeak, lehen, … [Gehiago irakurri…]

ESNE PITXERRA

Aluminiozko pitxer bat da bakelitazko eskuleku batekin. Eskuleku hau pitxerreko gorputzean errematxatuak dauden bi euskarritan finkatua dago. Esnearen banaketa errazten duen isurbide handi bat dauka. Oso eraikuntza mardulekoa da. Ohiko den bezala, pitxer honek edozein likido banatzeko balio du, baina … [Gehiago irakurri…]

KOBREZKO PERTZA

Konformatutako kobre-xaflaz eraikitako pertza. Trinkotasun gehiago emateko (kobrea biguna da) bere inguru guztian berrondatuta dago eta goiko ertzean erremate bat berringuratuta dauka. Bi orejeta errematxatutakoek lotzen duten burdina-alanbrez egindako eskuleku bat. Sukaldean elikagaiak egosteko(eltzekariak, egoskariak, haragiak… ), pertz zaharra da … [Gehiago irakurri…]

MARMITA

Litro ta erdiko marmita txiki hau aluminioz egina dago. Alanbrezko heldulekua dauka eta marmitaren ahoan ahokatzen den estalki bat dauka aluminiozkoa ere dena. Estalkia gal ez dadin katetxo batez lotuta dago gorputz nagusiari. Heldulekuan egurrezko pieza bat dauka, marmita garraiatzeko … [Gehiago irakurri…]

LAPIKOA

10 litroko edukiera duen eltzea bat da, konformatutako eta izurketaz berringuratuta burdinazko xaflaz egina dago. Kanpotik kolore gorriz eta barrutik jaspeztatze grisean esmaltatuta dago. Alboko bi eskulekuak eta estalkikoa soldaduraz jarriak daude. Aipatu behar dugu, lau aldiz konponduta dagoela eta … [Gehiago irakurri…]

HAUTSEZTAGAILUA

Hautsean datozen zenbait produkturentzako hautseztagailu hau da. Ureazko erretxinaz (bakelita) egina dago. Bi atal zilindriko barne-hutsak ditu, haien artean haria emanda daudenak. Horietako batek bost zulo ditu eta bertatik hautseztatzen da edukia. Hautsean datorren edozein produktu hautsezta dezakeen arren (gatz … [Gehiago irakurri…]

ARRAUTZONTZIA

Arrautzontzi hau oso-osorik burdinazko alanbrez egina dago. Ez dauka batere soldadurarik. Bere egitura osatzen duten alanbre lodiak (antzagatik “paraleloak” eta “meridianoak” izango liratekeenak) alanbre finez lotuta edo “josita” daude gurutzatzen diren puntuetan. Arrautzontzi hauek arrautzak oilategian biltzeko, azokara eramateko edota … [Gehiago irakurri…]

KAFEGAILUA

Kafegailu hau letoiz egina dago, nikeleztatua. Kono-enbor formakoa da eta estalkia dauka, irekitzeko heldulekua daukana. Kafea zerbitzatzeko kainua dauka eta material bereko eskulekua, heldu ahal izateko. Estanpatuz eta soldatuz egina dago, ondoren nikel matez estalita. Kafegailu hau ez dago kafea … [Gehiago irakurri…]

BEIRA BERDEZKO PITXERRA

Pitxer hau, berde bizi-biziz koloreztaturiko beiraz egina dago, 50etako gustuei zegokien bezala. Isurialde handia dauka, likidoa pasatu ahal izateko eta solidoak barruan geldiarazteko. Beraz, sangria zerbitzatzeko ezin hobea da pitxer hau. Pitxer honen estetika garai hartakoa da guztiz. Argi dagoena … [Gehiago irakurri…]

“ITURRI-GORRI” SIFOIA

Bilboko “Productos ITURRI GORRI” enpresako sifoia da honakoa. Metalezko balbula dauka eta eragiteko palanka plastikoz estalita dago. Botila beira berde gardenez egina dago eta oinarri sendoa dauka kolpeak jasan ahal izateko. Fabrikaren izena botilan idatzita dago. Sifoia edo “seltz ura” … [Gehiago irakurri…]

GARAGARDO BOTILA

Beirazko botila hau zilindrikoa da, alanbrezko ohiko itxigailua du eta portzelanazko tapoian gomazko zirrindola dauka. Laukizuzena den etiketa zuria dauka margotuta. Bertan, CERVEZA EL LEON Juan y Teodoro Kutz S.A. SAN SEBASTIÁN dago idatzita, eta enpresaren logotipoa ageri da. Atzeko … [Gehiago irakurri…]

GENEVA BUZTIN-BOTILA

BOLS-a markako ginebra ezaguneko botila. Gres matreialan egindakoa da, tradizionala den bezala Genever marka nederlandar honetan. Jatorrizko hiru etiketa ditu, nederlanderaz idatzita. testuarekiko lepoan hau jartzen du: ‘T Lootsje’ Lucas Bols Fabriek. 1575 Anno. Etiketa zentrala BOLS-a marka, Z O … [Gehiago irakurri…]

SIFOIA

Donostiako Carbónica Gipuzcoana enpresaren sifoi bat da. “Seltz-Ura” hornitzeko hobetutako asmakizun bat da Iturri-gorri sifoiarekin (orrialdean) konparatuz.. Beira-botila plastikozko kanpoko zorro batez hornituta dago leherketa arriskua kasuan txikiagotzeko. Balbula, nylonezkoa da bere osotasunean horrela pieza metalikoak ez erabiltzeko. Enpresako marka … [Gehiago irakurri…]

SAGARDO BOTILA

Beirazko botila berdexka hau sagardoa botilan eramateko erabili zen 1930 eta 1940etan. Litro bateko botila hauek berrerabilgarriak ziren (garai hartako botila guztiak bezala). Fabrikatzaile desberdinek egiten zituzten botila hauek eta bertan beraien marka agertzen da soilik, ez sagardoarena. Hauxe dauka … [Gehiago irakurri…]

BASO-JOKOA

Lore gaiarekin apaindutako 60 urteetako estiloko beira baso joko bat da. Urrezko oihal-bazterra dute ertzean. Beira lodiaz eginak daude. Likoreak eta pattarrak edateko erabiltzen ziren. Marka: Ez dauka markarik Fabrikatze urtea: 1960 ± ETXEKO HORNIDURA INBUTUA | POTEA | POTEA … [Gehiago irakurri…]