“ITURRI-GORRI” SIFOIA


Bilboko “Productos ITURRI GORRI” enpresako sifoia da honakoa. Metalezko balbula dauka eta eragiteko palanka plastikoz estalita dago. Botila beira berde gardenez egina dago eta oinarri sendoa dauka kolpeak jasan ahal izateko. Fabrikaren izena botilan idatzita dago.

Sifoia edo “seltz ura” ezinbestekoa izan da mahaian xx. mendearen zenbait hamarkadatan zehar ardoarekin hartzeko. Botila hauek berrerabilgarriak ziren, baina merkatuan gaseosak eta berriz betetzeko sifoiak (altzairu herdoilezinezkoak) agertu zirenean baztertuak izan ziren.

Hauxe dauka idatzita:

Etiketan: Productos ITURRI GORRI. Agua de seltz. Fte. N° 5067

Balbulan: LA VIZCAINA S.A. Bilbao. Fabricante N° 5067. RS 12410 E MESA Patentado.

Neurriak: 9 x 30 zm

Marka: La Vizcaina S.A (Bilbao)

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27