Metalezko oinak dituen plastikozko euskarria dauka lanpara honek. Bertan daude portalanparak eta etengailuak. Izpi A ultramoreak (UVA izpiak) eta beste elementu elektrikoak igortzen dituen lanpara bat da (ref. HP 3202).
Honen guztiaren osagarri bezala, filtroko betaurrekoak dakartza, begiak izpi A ultramoreetatik babesteko, eta gainera erabilbide bezalako eskuliburua bat ere bai ekartzen du.
Beltzarantzeko tresna hau, gaur egun ditugun askoz sofistikatuagoen aitzindaria da. Gainera, garai hartan ez ziren existitzen gaur egungo “solarium” delakoak ezta edertasunaren negozio honetara dedikatzen diren enpresak, beraz, oso baliagarria gertatzen zen tresna hau.
Kutxan honakoa dago idatzita: SUNLAMP, lámpara solar
Neurriak: 21 x 17 x 26 zm
Marka: PHILIPS
Fabrikatze urtea: 1960 ±