Kartoizko kaxa polikromatua da, IBERIA markako 10 bizar xaflako 10 pakete dituena. Estalkia tolestu eta kaxarekiko 90 graduko angeluan jar daiteke erakusgarri gisa.
Aipatutako estalkian markaren logotipoa ageri da, garai hartan oso ezaguna zena: arrapala lehoia aurreko atzaparren artean xafla bat daukala.
Bizarra kentzeko makinan jartzen zen bizar xafla hau labanaren ordeko bihurtu zen etxe guztietan.
Idatzita dauka: Fabricación española eta Extra lujo 0,08 mms.
10 xaflako pakete bakoitzak luxuzko zergaren zigilua dauka eta prezioa ez dago jarrita.
Neurriak: 10,5 x 15 x 1,5 zm
Marka: IBERIA
Fabrikatze urtea: 1940 ±
MARUXA 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA | VENUS 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA | IBERIA 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA | ILE KIZKURGAILUA | PALMERA BIZARRA MOZTEKO LABANA | LABANA LEUNGAILUA | BAINUGELAKO UR PITXARRA | GARBIONTZIA | “EL ELEFANTE” KOMUNEKO PAPERA | TALKO HAUTSEZTAGAILUA | EGUZKI LANPARA | FORMITOL PILULA HODIA | ASPIRINA TABLETA HODIA