VENUS 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA


Kartoizko kaxa polikromatua da, VENUS markako 10 bizar xaflako 10 pakete dituena. Estalkia tolestu eta kaxarekiko 90 graduko angeluan jar daiteke erakusgarri gisa.

Aipatutako estalkian emakume eskultura klasiko baten buruaren irudia (Venus) eta marka honetako bizar xafla ageri dira.

Bizarra kentzeko makinan jartzen zen bizar xafla hau labanaren ordeko bihurtu zen etxe guztietan.

Idatzita dauka: Fabricación española eta filo ancho.

10 xaflako pakete bakoitzak luxuzko zergaren zigilua dauka eta 6 pzt. balio zuen.

Neurriak: 10,5 x 15 x 1,5 zm

Marka: VENUS

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27