PALMERA BIZARRA MOZTEKO LABANA


Bizar-labana klasikoa da, altzairuzko xafla eta boli imitaziozko plastikozko kirten-azal bi dituena.

Erabiltzen ez denean, xafla biratu eta kirtenaren barruan geratzen da.

Labana zorrozteko zein harekin ebakirik egin gabe bizarra mozteko trebetasun handia izan behar zen.

Bizar-kentzekoek eta bizar xaflek baztertu zuten etxeetatik.

Osasun eta higiene arrazoiengatik erabilpen bakarra duten xafla aldagarrizko modelo bat erabiltzen jarraitzen da ile-apaindegi eta bizartegietan.

Neurriak: 25,5 x 2 x 0,9 zm

Marka: PALMERA

Fabrikatze urtea: 1960 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27