MARUXA 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA


Kartoizko kaxa polikromatua da, MARUXA markako 10 bizar xaflako 10 pakete dituena. Estalkia tolestu eta kaxarekiko 90 graduko angeluan jar daiteke erakusgarri gisa.

Aipatutako estalkian galiziar janzkerako emakume bat (Maruxa) ageri da, eskuan bizar xafla handi bat daramala irribarrez dagoena

Bizarra kentzeko makinan jartzen zen bizar xafla hau, labanaren ordeko bihurtu zen etxe guztietan.

Idatzita dauka: Fabricación española eta filo ancho.

10 xaflako pakete bakoitzak luxuzko zergaren zigilua dauka eta 4,5 pzt. balio zuen.

Neurriak: 10 x 15 x 1,5 zm

Marka: Maruxa

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27