BAINUGELAKO UR PITXARRA


Labean esmalteztatutako txapazko pitxerra, zuria eta urdinez margotutako ertza duena.

Ahokoa inguratzen duen isurbide handi bat dauka. Eta baita eusteko eta esekitzeko balio duen kirten handi ere.

Enbutizio eta estanpazioz, soldaduraz eta izurketaz egina.

Diseinu hau mugarria izan zen, pitxerrak egiteko erabili diren forma, material, kolore eta abarreko aniztasunaren erdian.

Iturritik ura ekartzeko erabiltzen zen, baina batez ere txorrotako urik ez zegoenean konketen ondoan urez beteta egoteko. Hau etxeetan, ostatuetan, eta abar, gertatzen zen.

Enpresaren logotipoa margotuta darama (adarzabal bat) eta “EGSA. CLASE SELECTA” jartzen duen eta logotipo bera daraman paperezko etiketa bat dauka itsatsita.

4 zenbakia ere badarama, bere edukiera aipatuz..

Neurriak: 19 x 35 zm

Marka: Esmaltería Guipuzcoana S. A. (EGSA) Errentería

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27