ILE KIZKURGAILUA


Emakumearen ilea apaintzeko ohiko tresna da, etxerako nahiz profesionalek erabiltzeko pentsatua.

Estanpaturik egindako bi pieza ditu eta iltze zapalez josiriko ardatz batez lotuta daude.

Kizkurgailuak ilea heltzen duen tokian piezetako batek zilindro forma dauka, eta besteak teilakoa, beraz, bata bestearekin ahokatu egiten dira.

Ez dauka helduleku edo kirtenik.

Kizkurgailu hau txingarretan sartzen zen berotzeko; ondoren, paper edo oihalen bat tartean jarrita ile xerloak harrapatzen ziren bi piezen artean eta beroari esker eraldatu egiten ziren, kizkurrak, kiribilak eta abar sortuz.

Trebetasunez erabili behar zen ilea ez erretzeko edo okerragorik ez gertatzeko.

Neurriak: 31,5 x 4 x 1 zm

Marka: Ez dauka markarik

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27