“EL ELEFANTE” KOMUNEKO PAPERA


Inguru hauetan hau izango da ziur aski paper mota honetako markarik ezagunena. Zuritu gabeko papera da, marroia, kapa bakarrekoa, eta zelofan horian bilduta dago.

Bertan agertzen da idatzita “400 hojas” eta “Patentado”, ohiko elefante gorriaren marrazkiarekin batera.

Paper hau Errenteriako La Papelera Españolan egin izan zen urte askotan.

Neurriak: 9 x 10 zm

Marka: Sancel. El celofán fabricado por La Cellophane Española

Fabrikatze urtea: 1970 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27