Botika guztietan zeuden, pilulen ontzi tipikoa da 40. urtetakoa. Beirazkoak izan ohi ziren ontzi hauek, kortxo-tapoi batekin estalgarri bezala. Tapoia eta pilularen artean kotoi bat kokatzen zen erdian pilulak es apurtzeko.
Hodi hau, kartoizko kutxa batean zegoen gordeta(kutxa ez dugu jaso). “Ahosabaia eta arnasbideak freskatzen dute. Gripeari hotzeriak eta anginei aurre egiten dio. formaldehido kementsuaren bidezko pilulak dira Formitrol Wander-ek soilik sasoian mantenduko dizu negu guztian zehar…”.
“Ahoaren eta zintzurraren (ANGINEN) gaixotasun infekziosoen kontra eta kutsatzea epidemien kontra saihesteko arrakasta handieneko medikamentua da….”.
Honako hau eta bestelako gauza gehiagok iragartzen zuten medikamentu fabrikatzaileek 40. urteetan.
Neurriak: 10,5 x 1,9 zm
Marka: Formitrol. DR. A. Wander S.A. BERNA
Fabrikatze urtea: 1940 ±