Oso larru sendoz egina dago. Torloju eta azkoina sistemari esker nahikoa da kirtenari buelta bat eman ahul geratzen denean.
Mekanismoa burdinazkoa da eta heldulekua egurrezkoa, tornuan landua eta margotua.
Honekin batera larruan ezarri ohi zen parafina zati bat ere badago.
Hau dena, forratuta dagoen kartoizko kaxa baten barruan gordetzen da.
Behin labana zorroztu eta gero, bizarra kendu baino lehen leungailua erabiltzen zen. Horretarako, parafina ezartzen zen larruan eta ahoaren bi aldeak bertatik lerratzen ziren. Modu honetan labainduta geratzen zen labana bizarra leunki kendu ahal izateko.
Bizarra kentzeko modu hau erabat desagertu da eta horren ordez bizarra kentzeko makinak erabiltzen dira, elektrikoak nahiz bestelakoak.
Neurriak: 32 x 4 x 2,5 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1950 ±