Bizar-labana klasikoa da, altzairuzko xafla eta boli imitaziozko plastikozko kirten-azal bi dituena.
Erabiltzen ez denean, xafla biratu eta kirtenaren barruan geratzen da.
Labana zorrozteko zein harekin ebakirik egin gabe bizarra mozteko trebetasun handia izan behar zen.
Bizar-kentzekoek eta bizar xaflek baztertu zuten etxeetatik.
Osasun eta higiene arrazoiengatik erabilpen bakarra duten xafla aldagarrizko modelo bat erabiltzen jarraitzen da ile-apaindegi eta bizartegietan.
Neurriak: 25,5 x 2 x 0,9 zm
Marka: PALMERA
Fabrikatze urtea: 1960 ±
MARUXA 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA | VENUS 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA | IBERIA 100 BIZAR XAFLAKO PAKETE ERAKUSGARRIA | ILE KIZKURGAILUA | PALMERA BIZARRA MOZTEKO LABANA | LABANA LEUNGAILUA | BAINUGELAKO UR PITXARRA | GARBIONTZIA | “EL ELEFANTE” KOMUNEKO PAPERA | TALKO HAUTSEZTAGAILUA | EGUZKI LANPARA | FORMITOL PILULA HODIA | ASPIRINA TABLETA HODIA