Ganbara Bilduma
Artxiboak: Sua
SUA
SUTONTZI MUGIKORRA | ELTZE ELEKTRIKOA | LISAKIN TXIKIA | HAUSPOA | SU TXIKI ELEKTRIKOA | PLATER-BEROGAILUA | PLANTXA OBOIDEA | ELTZE ELEKTRIKOA | ALKOHOLDUN SU TXIKI ERAMANGARRIA | IKATZ LISAKINA | EDERMANN ELTZE ELEKTRIKOA | URANIA SUKALDEA | SUHATZAK | … [Gehiago irakurri…]
SUTONTZI MUGIKORRA
Burdinurtuz egindako sutontzi honek paralelepipedo borobilduaren itxura dauka, dena berdez akabatua. Estalkia ere zuloak dituen burdinurtuz egina dago, eta alanbrezko kirtenak egurrezko heldulekua dauka eraman ahal izateko. Janaria mahaian bero mantentzeko eta giroa ere berotzeko egokia. Inskripzio hau dauka: Tamaño … [Gehiago irakurri…]
ELTZE ELEKTRIKOA
Kirtendun eltze elektriko hau txapaz egina dago, zilindrikoa da eta estalkia dauka. Ontzia (txapa enbutituz egina), hiru piezak osatzen dute: barrukoa, hau da, ontzia bera, litro laurdenekoa. Bigarren piezak ontziaren behe aldea inguratzen du eta bertan dago berotzen duen erresistentzia. … [Gehiago irakurri…]
LISAKIN TXIKIA
Burdinazko lisakin hau ekonomikaren txapa edo berogailuaren gainean jarriz berotzen da, beraz, ezin ditu ikazbiziak gorde bere barruan. Tamaina desberdinetakoak izan daitezke, pisuaren arabera. Honako hau 4 zenbakikoa da. Arropa txikiak nahiz handien zati txikiak lisatzeko erabilia izan da: idunak, … [Gehiago irakurri…]
HAUSPOA
Hauspo tradizional hau bihotz itxura duten egurrezko bi piezaz osatuta dago. Muturraren beste aldean kirtenak ditu eta bere alde malgua bi piezak lotzen dituen larruzko pieza batez egina dago. Hauspoa ixtean burdinazko muturretik ateratzen da airea. Sua bizitzeko erabiltzen da, … [Gehiago irakurri…]
SU TXIKI ELEKTRIKOA
Txapa estanpatuaz egina, bere garaian nikelatua zegoen. Honen gainean material errefraktarioz egindako plaka bat dago, eta bertan bi erresistentzia, normalean bakarka edo biak batera konekta daitezkeenak. Heldulekuak torneatutako egurrez eginda daude, eta oinak (txapa estanpatu eta nikelatuaz eginak hauek ere), … [Gehiago irakurri…]
PLATER-BEROGAILUA
Aparatu hau platerak berotzeko edo bero mantentzeko erabiltzen da. Horretarako, txingarrak jarri behar dira behe aldean, eta platera goiko euskarrian jarri, plater itxurakoa hain zuzen ere. Borobila da, letoi estanpatuz egina, eta burdinazko bi helduleku ditu. Garbi dagoenez, janaria mahaian … [Gehiago irakurri…]
PLANTXA OBOIDEA
Arrautza antzeko itxura duen burdinazko lisakin hau ekonomikaren txapa gainean edo berogailu baten gainean berotzen da. Burdinazko oboidea, mutur batean egurrezko heldulekua duen makilatxo baten (hau ere burdinazkoa) beste muturrean dago. Forma kurboak lisatzeko egokia, adibidez: kapelak, idun almidoiztatuak, eta … [Gehiago irakurri…]
ELTZE ELEKTRIKOA
Txapazko eltze elektriko hau kromatua dago kanpotik, eta barrutik ere, nikelez, agian. Litro erdiko ontzi zilindrikoa da eta estalkiaz aparte, pieza bakarrez egina dago. Behe aldean, berotzen duen erresistentzia eta konexio elektrikoak daude. Heldulekua egurrezkoa da eta haria ezkerretara hartuta … [Gehiago irakurri…]
ALKOHOLDUN SU TXIKI ERAMANGARRIA
Bere gorputz zilindrikoa alkohola jartzeko ontzia da eta bertan dago erregailua. Gorputz honi itsatsita dago, halaber, euskarri borobil altua, berotu beharreko lapikoa bertan jartzeko. eltzeen antzera, egurrezko kirtena dauka, eraman ahal izateko. Ekonomikaren sua piztu gabe gosariak edota beste janariak … [Gehiago irakurri…]
IKATZ LISAKINA
Lisakin honen barruan ikazbiziak sartu ahal dira, eta hauek aparatua berotzen dutenean arropa erraz lisatu ahal da. Goi aldea jasota betetzen da, eta kisketa batez itxita mantentzen da normalean. Tiroa hobetzearren eta ikazbiziak piztuta manten daitezen zuloak ditu bi aldeetan, … [Gehiago irakurri…]
EDERMANN ELTZE ELEKTRIKOA
Eltze elektriko hau zilindrikoa da eta heldulekua dauka alde batean. Litro laurdeneko ontzia enbutituriko letoizko txapaz egina dago pieza bakar batean. Ontzia, berotzen duen erresistentzia eta konexio elektrikoa gordetzen duen oinarrian (hau ere zilindrikoa) ahokatzen da. Oinarria mahaian jarri ahal … [Gehiago irakurri…]
URANIA SUKALDEA
Sukalde hau alkoholaz dabil. Oinarrian txapa estanpatuz eginda dauden lau hanka ditu, burdinurtuzko txapari eusten diotenak. Bi diametro desberdineko zuloak ireki daitezke erregailuaren gainean, edota txapa guztiz itxita utzi, ekonomikoan bezala. Gorputzean bertan dago alkohola jartzeko ontzia, letoiz egina. Letoizko … [Gehiago irakurri…]
SUHATZAK
Ekonomikoetako, sukalde baxuetako, tximinietako eta abarretako ilintiak nahasteko erabiltzen zen suhatza. Estanpazioz egindako bi pieza ditu, iltze zapal batez lotuak. Ilintiak eta txingarrak heltzeko aldea zapala da soslaian, eta muturretan pixka bat lodiagoa da puntak sendoagoak izan daitezen. Guraizeenen antzeko … [Gehiago irakurri…]
TXIMINIADUN IKATZDUN LISAKINA
Bere barnean ikatzeko txingarrak gordetzeko prestatuta dagoen plantxa bat da. Beheko Xafla berotzen dut eta horrela arropa lisatzea baimentzen du. Altxatzeko, goialdean karga egiten du. Kisketa batek finko mantentzen du. Hasierako modeloekin konparatuz eboluzionatutako modelo bat da, zeren eta kea, … [Gehiago irakurri…]