PLANTXA OBOIDEA


Arrautza antzeko itxura duen burdinazko lisakin hau ekonomikaren txapa gainean edo berogailu baten gainean berotzen da.

Burdinazko oboidea, mutur batean egurrezko heldulekua duen makilatxo baten (hau ere burdinazkoa) beste muturrean dago.

Forma kurboak lisatzeko egokia, adibidez: kapelak, idun almidoiztatuak, eta abar.

Neurriak: ø x 6,5 x 4 zm

Fabrikatze urtea: 1930 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27