ALKOHOLDUN SU TXIKI ERAMANGARRIA


Bere gorputz zilindrikoa alkohola jartzeko ontzia da eta bertan dago erregailua. Gorputz honi itsatsita dago, halaber, euskarri borobil altua, berotu beharreko lapikoa bertan jartzeko. eltzeen antzera, egurrezko kirtena dauka, eraman ahal izateko.

Ekonomikaren sua piztu gabe gosariak edota beste janariak berotzeko erabiltzen zen.

Esaldi hau dago idatzita: Rien autre que l’alcohol (Alkohola bakarrik).

Neurriak: ø x 13 x 12,5 zm

Marka: Le Sauveur Rehaud. Pigeon

Fabrikatze urtea: 1930 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27