SUTONTZI MUGIKORRA


Burdinurtuz egindako sutontzi honek paralelepipedo borobilduaren itxura dauka, dena berdez akabatua. Estalkia ere zuloak dituen burdinurtuz egina dago, eta alanbrezko kirtenak egurrezko heldulekua dauka eraman ahal izateko.

Janaria mahaian bero mantentzeko eta giroa ere berotzeko egokia. Inskripzio hau dauka: Tamaño N° 9

Neurriak: ø x 28 x 16 x 9 zm

Marka: Corneau Alfred. Charleville

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27