ELTZE ELEKTRIKOA


Txapazko eltze elektriko hau kromatua dago kanpotik, eta barrutik ere, nikelez, agian. Litro erdiko ontzi zilindrikoa da eta estalkiaz aparte, pieza bakarrez egina dago. Behe aldean, berotzen duen erresistentzia eta konexio elektrikoak daude.

Heldulekua egurrezkoa da eta haria ezkerretara hartuta sartzen da.

Ekonomikoaren sua piztu gabe gosariak edota beste janariak berotzeko erabiltzen zen.

Neurriak: ø x 12 x 15 zm

Marka: Calor

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27