SUHATZAK


Ekonomikoetako, sukalde baxuetako, tximinietako eta abarretako ilintiak nahasteko erabiltzen zen suhatza. Estanpazioz egindako bi pieza ditu, iltze zapal batez lotuak. Ilintiak eta txingarrak heltzeko aldea zapala da soslaian, eta muturretan pixka bat lodiagoa da puntak sendoagoak izan daitezen.

Guraizeenen antzeko heldulekuak ditu Ezinbesteko tresna zen sua “ordenatzeko”, txingorrak eta ilintiak suaren erdira hurbilduz ala urrunduz. Parrilan erretako janaria mugitzeko ere erabilia..

Neurriak: 35x 8 x 1 zm

Marka: Markarik gabe. Sin marca

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27