URANIA SUKALDEA


Sukalde hau alkoholaz dabil. Oinarrian txapa estanpatuz eginda dauden lau hanka ditu, burdinurtuzko txapari eusten diotenak. Bi diametro desberdineko zuloak ireki daitezke erregailuaren gainean, edota txapa guztiz itxita utzi, ekonomikoan bezala.

Gorputzean bertan dago alkohola jartzeko ontzia, letoiz egina. Letoizko hoditxo batez komunikatzen da erregailuarekin, eta erregulatzeko eta ixteko giltza dauka.

Erregailua txapa estanpatuz egindako hiru pieza zilindrikok osatzen dute.

Erregailua hau dago idatzita: URANIA PAT eta REG, eta alkoholaren ontzian: URANIA Tipo WIX No 8171.

Neurriak: 29,5 x 35,5 x 17 zm

Marka: Urania

Fabrikatze urtea: 1940 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27