EDERMANN ELTZE ELEKTRIKOA


Eltze elektriko hau zilindrikoa da eta heldulekua dauka alde batean. Litro laurdeneko ontzia enbutituriko letoizko txapaz egina dago pieza bakar batean.

Ontzia, berotzen duen erresistentzia eta konexio elektrikoa gordetzen duen oinarrian (hau ere zilindrikoa) ahokatzen da. Oinarria mahaian jarri ahal izateko hiru hankatxo zilindriko metalikoak ditu.

Eltzearen heldulekua tornatutako egurrezkoa da, eta ontziari lotutakoa metalezkoa. Eltze osoa nikeleztatua dago. Estalkia ez da gorde.

Ekonomikoaren sua piztu gabe gosariak edota beste janariak berotzeko erabiltzen zen.

Neurriak: ø x 8,5 x 10,5 zm

Marka: Edderman

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27