Lisakin honen barruan ikazbiziak sartu ahal dira, eta hauek aparatua berotzen dutenean arropa erraz lisatu ahal da. Goi aldea jasota betetzen da, eta kisketa batez itxita mantentzen da normalean.
Tiroa hobetzearren eta ikazbiziak piztuta manten daitezen zuloak ditu bi aldeetan, goian eta behean.
Barruan daukan parrila bati esker, txingarrek ez dute lisakinaren behe aldea ukitzen, bestela, gehiegi berotuko bailitzateke.
Heldulekua burdinazko zumitza da. Erabili zuen emakumeak, bere garaian larruz estali zuen heldulekua (oraindik zati bat gelditzen da), eskua ez erretzeko.
Neurriak: 19 x 9 x 18 zm
Marka: Markarik gabe. Sin marca
Fabrikatze urtea: 1920 ±