PLATER-BEROGAILUA


Aparatu hau platerak berotzeko edo bero mantentzeko erabiltzen da. Horretarako, txingarrak jarri behar dira behe aldean, eta platera goiko euskarrian jarri, plater itxurakoa hain zuzen ere.

Borobila da, letoi estanpatuz egina, eta burdinazko bi helduleku ditu.

Garbi dagoenez, janaria mahaian zerbitzatu ondoren bero mantentzea da bere helburua.

Neurriak: ø x 25 x 18 zm

Marka: Fourneau F. Besnard. París

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27