HAUSPOA


Hauspo tradizional hau bihotz itxura duten egurrezko bi piezaz osatuta dago. Muturraren beste aldean kirtenak ditu eta bere alde malgua bi piezak lotzen dituen larruzko pieza batez egina dago. Hauspoa ixtean burdinazko muturretik ateratzen da airea.

Sua bizitzeko erabiltzen da, tximinietan, beheko sukaldeetan (antzina), eta orokorrean, mota guztietako suak piztean.

Modelo guztiak antzekoak dira, antzinatik ez baitira apenas aldatu. Modelo honek tornuz egindako apaingarriak ditu egurrean eta larrua koloreztatua dago.

Marka: Ez dauka markarik

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27