Kirtendun eltze elektriko hau txapaz egina dago, zilindrikoa da eta estalkia dauka. Ontzia (txapa enbutituz egina), hiru piezak osatzen dute: barrukoa, hau da, ontzia bera, litro laurdenekoa. Bigarren piezak ontziaren behe aldea inguratzen du eta bertan dago berotzen duen erresistentzia. Eta hirugarrena azpiko estalkia da, konexio elektrikoak babesten dituena. Hori guztia bakelitazko hiru hankatxoren gainean jartzen da mahaian. Kirtena, metalikoa, bakelitaz estalita dago eta estalkiak bakelitazko heldulekua dauka goian. Kanpotik kromatua dago eta barrutik nikelatua.
Ekonomikoaren sua piztu gabe gosariak edota beste janariak berotzeko erabiltzen zen.
Neurriak: ø x 11 y 9 x 8,5 zm
Marka: Crespo
Fabrikatze urtea: 1950 ±