Bi zati nagusik osatzen du gorputza: errotarria edo birrintzen duen gailua eta birrindu beharreko ogia sartzen den ontzia. Gorputza mahai taula bati itsasten zaio, estutzeko gailu baten bidez.
Errotarria xafla zilindrikoa da. Alde batean ogia birrintzeko hortzak estanpatuta dauzka. Ogia goiko aldetik sartzen da eta egurrezko mokor batek presionatzen du errotarriaren kontra.
Ogia errotarri zilindrikoaren barnealdetik ateratzen da.
Elektrizitaterik gabeko gailu hau ogi gogorra birrindu eta aprobetxatzeko erabiltzen zen. Oso asmakizun ona izan zen, izan ere, normalean birringailu bakunagoak eta merkeagoak erabili ohi zirelako.
Hauxe dauka idatzita: Modelo 1430 B.
Neurriak: 12 x 8 x 30 zm
Marka: Elma
Fabrikatze urtea: 1950 ±
ESKUZKO IRABIAGAILUA | OGI TXIGORGAILUA | KAFE TXIGORGAILUA | LATA-IREKIGAILUA | EHOGAILUA | OGI BIRRINGAILUA | MOTRAILUA | PATATEN AZAL-KENTZEKOA | HARAGIA XEHATZEKOA | PUREGAILUA | KAFE-ERROTA | ZUKU-MAKINA | ZUKUGAILUA | “LIMONA” ZUKUGAILUA | TXIMELETA-MOTAKO LATA-IREKITZEKOA | FIDEOAK EGITEKO TRESNA | TXURRO-MAKINA | MAIONESA MAKINA | JOGURT-ONTZIA