Lataren ertza gurpil horzdunak inguratzen du hortza estalkian sartzen den bitartean. Gurpilari tximeleta batek eragiten dio eta horrela lataren inguruan lata-irekitzekoa mugitzen da, irekitzen duen hortza aurrera doan heinean. Xafla estanpatu nikeleztatuan egina
Lata-irekitzeko hauek oso erosoak gertatzen dira erabiltzeko eta potearen ertza oso ondo moztuta uzten dute Hala ere, lata batzuen ertzeetan arazoak ematen dituzte, bereziki irtengune txikikoak direnean Xelebrea da fabrikatzaileak argibide- orri bat eranstea.
Kartoizko kutxako testua: “El abrelatas que se adapta sin golpe alguno y permite el aprovechamiento del envase” (“Inolako kolperik gabe moldatu eta ontziari probetxua ateratzen uzten duen lata-irekitzekoa”). Beste garai batzuk ziren.
Neurriak: 3 x 3,5 x 8 zm
Marka: Triunfo
Fabrikatze urtea: 1950 ±