Kono-enbor formako ontzi itxia da, ardatza bati lotuta biradera dauka eta honi eraginez txigortzen ari den kafea mugiarazten duen pala birarazten da. Ontzi honek kafea sartzeko zuloa dauka goian, estalkia daukana.
Biraderaren eskulekua tornatutako egurrez egina dago. Ez du inolako estaldurarik (guregana iritsi denean, behintzat). Heldulekua, txapa estanpatuaz egina hau ere, hiru iltze zapalez lotuta dago gorputzari.
Ez dauka soldadurarik. Estanpatuz eta iltze zapalez dago egina. Kafea txigortzeko, sutan edo ekonomikoan jartzen zen txigorgailua, eta bertan mugitzen zen pixkanaka.
Neurriak: 28 x 8 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1930 ±
ESKUZKO IRABIAGAILUA | OGI TXIGORGAILUA | KAFE TXIGORGAILUA | LATA-IREKIGAILUA | EHOGAILUA | OGI BIRRINGAILUA | MOTRAILUA | PATATEN AZAL-KENTZEKOA | HARAGIA XEHATZEKOA | PUREGAILUA | KAFE-ERROTA | ZUKU-MAKINA | ZUKUGAILUA | “LIMONA” ZUKUGAILUA | TXIMELETA-MOTAKO LATA-IREKITZEKOA | FIDEOAK EGITEKO TRESNA | TXURRO-MAKINA | MAIONESA MAKINA | JOGURT-ONTZIA