SUKALDEKO TRESNAK

Industriak diseinaturiko lehenengo aparatuak azaldu eta gero, sukaldeko lana arintzen hasiko da. Aparatu horietako batzuk, XX. Mendearen erdialdean sorturikoak, oraindik erabiltzen dira nahiz eta geroztik beraien bertsio modernoagoak atera izan diren merkatura.

Irabiagailuak, kafe errotak, lata-irekitzekoak, zukugailuak, xerra-ebakigailuak, arraspagailuak, haragia txikitzeko makinak, patata-zuritzekoak, kafegailuak, baskulak eta beste adibide asko, aspaldian sorturikoak dira, nahiz eta hasieran denak eskuz ibiltzen ziren.

Geroago tresna hauek diseinu berriekin azalduko dira. Honek itxura estetiko hobea ekarriko du. Tresna ederragoak izango dira, baina, batez ere, erabilgarriagoak eta erosoagoak. Industriaren diseinu berriak gailu elektrikoen alde apustu egingo dute, erabiltzeko erraztasunaren alde eta garbigarritasunaren alde.

Tresneriaren parkea ere handitzen doa: fideoak egiteko, ogia txigortzeko, jogurta egiteko, zuku-makinak eta bestelako tresna elektrikoak sortuko dira.

Azken finean, industriak, diseinu berriak eta tresna hobeak prezio onean ekoizteko egingo duen ikerketak, sukaldeko lanak hein handi batean erraztea lortuko du.

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27