Irabiagailu zaharra dugu honakoa. Duen biraderari eraginez koroa gisa zulatuta dagoen disko bat birarazten da. Horren eraginez, bi palak bueltaka hasten dira, disko horri bat eginda dauzkaten hortzei esker.
Alanbrez eta burdinazko txapaz dago egina, dena estanpatua, tolestua eta josia. Ez dirudi inoiz metalizatua egon denik.
Ondorengo eskuzko irabiagailu edo irabiagailu elektriko modelo askok ere sistema hauxe hartu dute, eta horietako asko merkatuan aurki ditzakegu oraindik ere.
Neurriak: 32 x 8 x 7 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1930 ±
ESKUZKO IRABIAGAILUA | OGI TXIGORGAILUA | KAFE TXIGORGAILUA | LATA-IREKIGAILUA | EHOGAILUA | OGI BIRRINGAILUA | MOTRAILUA | PATATEN AZAL-KENTZEKOA | HARAGIA XEHATZEKOA | PUREGAILUA | KAFE-ERROTA | ZUKU-MAKINA | ZUKUGAILUA | “LIMONA” ZUKUGAILUA | TXIMELETA-MOTAKO LATA-IREKITZEKOA | FIDEOAK EGITEKO TRESNA | TXURRO-MAKINA | MAIONESA MAKINA | JOGURT-ONTZIA