Ireki daitekeen kazola batez eraikita dago, txingarrak sartuta berotzen dena. Kirtena egurrezkoa da eta tornuan landua dago.
Kazola, estanpaturiko kobrezko xaflaz egina dago. Ohearen gainean jartzen den aldea leuna da, eta goiko beste atala zulo trokelatuak ditu, kea atera dadin. Horrez gain, lore apaingarri batzuk ditu, hauek ere trokelatuta.
Ohe berogailua, izaren gainean jartzen zen eta horrela ohe eta gela osoa berotzen zen.
Oso objektu ederra izan arren ez zen apaingarri gisa erabiltzen. Geroago, apaintzeko helburuarekin antzeko objektuak egin izan dira baina forma txikiagoarekin kasu gehienetan.
Neurriak: 85 x 25 x 7 zm
Marka: Ez dauka markarik
Fabrikatze urtea: 1930 ±