SUTONTZIA


Enbutituriko xaflazko pieza bat dauka atal nagusi bezala. Soldatuta dauden bi helduleku dauzka eraman ahal izateko. Horrez gain, txingarretatik babesteko esfera erdiko forma daukan estalkia dauka, alanbrez egina alajaina. Estalkiaren egitura osatzen duten alanbre lodiak alanbre finez “josita” daude, batere soldadurarik gabe eginak.

Objektu bakuna da guztiz, apaintzeko batere pentsatuta ez dagoena. Hala ere, luxuzkoagoak bezain segurua (edo insegurua) da.

Sutontzia errautsez eta cock ikatz goriz bete ohi zen. Egongeletan eta batez ere lurrerainoko tapiza zeukan mahai baten (mahai berontziduna) barruan jartzen zen. Mahai inguruan esertzen zirenak bero goxotan egoten ziren, bizkarra, ordea, ez zegoen berotzerik…

Sutontziaren arriskua konbustioa modu desegokian egiten zenean gertatzen zen: honen ondorioz karbono monoxidoa sortzen zen eta asko izan dira hau inhalatzean hildako pertsonak.

Neurriak: 30 x 39 zm

Marka: Ez dauka markarik

Fabrikatze urtea: 1950 ±

sortze data: 2022-07-27 / eguneratze data: 2022-07-27